ERRI ZAARRAREN UDABERRI

Lazkau: 1967'ko Jorrailla'k 4

 

Zentzu berri,

gogo gazte,

Aberri-miñ...

Oi, gaurko Euskal-Gaztedi!

 

Guda itsuak

bere erio-segaz,

mendi-ibarretan,

askatasun oñazetan,

lurrera

jaurti zun

belaun-aldiaren

len-kimu

zera.

 

Kimu bakan,

bañan,

kimu berri,

kimu gizen,

arrotzen menpen

datzan

erri ertsituaren

itxaropen...

nork-bere

sakela beste

buru-auste

ez dun

erriaren

txertu

ta

osasun.

 

Gezur kiratsez,

kirol antzuz,

futbol merkez,

-zure ondamiñez,

etsaiak asmaturiko

opio-belarrez-,

lo-arazi nai izan zaituzte.

 

Bañan ez!

Ez dute ori lortu,

etzaitu

loak artu,

baizik,

opioaren gozoa

garratz,

mingain-zuriaren

betiko

loisints-leloa

gezur

ta

iruzur,

iduritu zaizu,

eta

begi-klixka-itsu

baño len,

atsi egin duzu,

eta zuzpertuz,

gose senti zera:

berdintasun gose,

eskubide zapalduen gose,

jakintza-gose,

erri-gose,

askatasun-gose,

mende laurdena

lo-zorro iraun dunaren

gose

eziñ

ase.

 

Erriaren ixiltasuna,

illen eremu zabaleko

ixiltasun

itun

iduritu

zaizu.

 

Pakea...

bere izate

ta

nortasun

galdu ditun

ajolakabekoaren

pake-illun.

 

Gizartea...

bere naikerietan

itoa,

itsu...

 

Aberria...

gaur daño

-doi-doi, baño-

bizirik diraun Sorterria,

Zu ta guziok galtzeko

asmoz

etsaiak

azpi-jokoz

gertuturiko

illobi-zoko.

 

Bañan ez duzu etsi!

 

Erriaren inka larrian,

zere lo-zorrotik

esna

zera

esna

eta

erioaren urbillak

asaldaturik,

kanposantuko illak

ere

entzungo luketen

deadarrez,

indarraren-indarrez,

oiu

egin duzu,

oiu,

obeki

esan,

karraxi-samiñ

galtzear doan

erria esna dediñ.

 

Bañan ai!

bai zorigaiztoko erria,

jakintza-kulturak

baño

ardantegi ta

futbol-zelaietako

bilkurak

gogozkoago

ditun erria,

bere buruaren

problema larria

ikusten ez dun erria,

zure dei negargarria

entzun nai ez dun erria.

 

Zuk ordea,

usteak-ustel,

esanak-esan,

ez duzu etsi,

ta ez duzu etsi nai,

zure deia ezetsi

dun erria,

bere lo-zorrotik esna dediño,

arrotz zapaltzallearen

atzaparretatik

aske dediño.

 

Eta len baño

ozenkiago,

bein ta birritan,

eun ta millatan,

karraxi dagizu,

karraxi

lan-oletan,

karraxi

aldizkarietan,

karraxi

erria bere buru-jabe izatera

erakarriko dun karraxi,

abesti-solasetan,

eleiz, etxe-kaleetan.

 

* * *

Zentzu berri,

Gogo gazte,

Aberri-miñ...

Oi, Gaurko Euskal-Gaztedi berri!

Erri zaarraren udaberri!

 

© Eustakio Mendizabal


susa-literatura.com