14.- Erromesaren alaba
Gizon bat aulki batean daca.
Nekaturik bide dago;
kolore gaica du;
esker-eskuma begiracen du;
gero lurrera makurcen ditu begiak;
azkenean, lokarcen da, lokarcen bide da.
Alfer bat, seguru;
edo hordi bat.
Bi goardia, bata sekeretukoa eta bestea agirikoa, haren zelatan daude;
aspercen diren arte;
orduan, detenitu dute.
-Hemen lotan egotea, nork agindu dizu?
Ba daramate; errejista egiten dute.
Gizonak eramaten eta errejistacen ucten die.
Galdecen dute;
ez du eranzuten.
Mutucat sinex-arazi ote du bere burua.
Dokumenturik, ez du.
Hori susmo carra!
Jainkoak baleki nor ote den!
Pobre eta alfer, ideia onik ez du izanen.
Lan egiten ez duen gizon pobrea, eskean edo lapurretan dabil.
Hoek dira ez hilceko dituen beste bi bideak.
Lan egiteko ere eskean ibili behar da.
Eta honek ez du lanik egiten, ez dabil eskean.
Ez dakar, beraz, gauza onik.
Poliziak bere lojika du.
Gizon honek -dio-, ez du asko iraunen bekaturik egin gabe.
Horregatik...
Garcelara, hamabosterako.
Zoaz aurrera!
Orduan bertan jardin haretan bertan, exeko seme bik barre egiten dute.
Goardia batek, haiei begiraturik, ezin dezake bere barrea gorde.
Barre eta barre egiten dute, barrez besterik ez dakite, batez ere jostun gazte bat iragaten denean.
Mundu guztiak, haek ikustearren, barre egiten du. Zer izanen da?
Agur laidagarriren bat? Agur laudagarriren bat?
Halakosea baitda gazte jentea!
Neska bat iragaten da.
Agur egiten du;
barre ere egin nahi du;
baina ezin.
Gazte batek dioxa besteari:
-Erori zen?
Barre gehiago.
Neska hura ezagucen dut.
Nire exe aurrean bizi zen.
Langilea zen, goizero kantacen zuen loreei ura bota-orduan, eta amodio haundiko nobelak gustacen zicaizkion, nobela hoek, ongi hasten direnak, gero negar eragiten dutenak, eta azkenean, amodioaren indarrez, behar bezala bukacen direnak.
Bere aitarekin bizi zen, kaiko kargalaria, eta bere neba batekin. Orain bakarrik bizi da.
Erori da.!
Erori da, eta bere amodio haundiko nobela bukacen hasi da; exeko seme biren barreen artean bukacen da.
Erori da!
Gero, noragino eroriko da, noragino!
-Flirt bat -dio exeko seme batek.
-Kontuz, neba bat daduka -dioxa besteak.
-Melillan -seinalacen du hirugarren batek.
-Agian hil da -menturacen da laugarren bat.
-Hala biz.
Barre gehiago.
Poliziak enzun eta barre egiten du.
Barre egin behar da.
Hau gazte jentea!
Gainera, hoek aparte dira.
Hoiek, lanik egiten ez badute ere, ez dute eskacen, ez dute lapurcen.
Bihar agintariak izanen dira.
Diruak bere eskubidea du.
Bat-batean, garraisiak, aldarriak, deiadarrak enzuten dira:
-Aita! Aita! Aita!
Andre bat erorcen da lurrera.
Eta garcelara damamaten gizona, lokartuta bezala, amex-gaiceko begiekin, tamainiorik gabeko begiekin, zeruaren kontra finkacen diren begiekin, goardi-artean aurreracen da.
© Tomas Meabe