11 .- Zikoiniak

Gure barrenean hoca eta tristura sarcen duten egun gaizto hauetan, triangulo zehacetan iragaten dira zikoiniak Pirinioetatik, aztoreen kontra ere, gose eta aldarrika.

Fedez iragaten dira, zeru zabaleko hodeien artean, zeru hobeen bila.

Eta nik, nire buruaren gainean aldarriok enzuten ditudanean, haur asko eduki nahi nituzke nire inguruan galzorian dagoen herri honetako guztiak, bihoc-ukiturik, bihoc-hartunik, esplika dezaiedan:

-Agur egiezue, gauza haundi bat iragaten baitda zerutik.

Gauza bat kontacen baitdute hegaztina ibiltari hauetaz, beren bidajeetarako bilcen direnean, konseilu harcen dutela elkarrengandik, luzaro konseilacen direla elkarrekin, eta batzuk zelatan geracen diren bitartean, beste batzuek, hux egiten dutenei, beti esistitu ohi duten exa-zikoiniei deicen dietela, eta hegaztina libreen bidajean ez abiaceagatik, oso gaicki tratacen dituztela.

Hau eginda gero, artez egiten dutela gora, bidea kausicera;

Ifar-orrac biziak, barreneko ardac baten inguruan jiracen dira, eta eguzki gehiagoko lur hurrutietara oldarcen dira.

Orain dira iragaten, gero eta gehiago bizicearen arrazoi bakarra dela uste dudan honen ezagugarri biziak;

gorenetik iragaten dira, hodei exai artean, galduta bezala; eta ez dakit ai zer nolako errespeto haundia senticen dut.

Libertatea maitacen ez duten, ba diren eta ez diren ahizpak edukicearen loxa eta ahalke hau ongi aurkicen diet zikoiniei;

eta moko-kolpeka hil nahi ditzatela ongi aurkicen dut.

Exa-barrentasuna hegalen kontra doa, kumeencat ejenplo gaiztoa da, eta familiaren etorkizunerako arrisku bat.

Hegaztina noble, hegal-borticeko, hegaldaketa-luzeko eta zenzu-liberaleko erromes hauen hasarrea konprenicen dut;

beren burua defenditu besterik egiten ez dutela konprenicen dut;

kasta berekoa ba den baina ez den hegaztina hegal-humilekoa hegaztina lapurra baino exai gaiztoagoa da.

Hura bukatu behar da. Ongi egiten dute.

Ni ere, marsan dagoen Gizadiari buruz, akordura eta pensamentura nator, geracen diren herriok, hegal eroriak dituztenek, beren arimako gogotik direna maitacen ez dutenek, laster bukatu behar dutela, eta gainera etoiki eta doilorki bukatu.

nik ere, gure lagun hurkoa deitu behar diegunei buruz, jente exa-barrenduak gorrotacen ditut, ba diren baina ez direnak, gure haurren hegalen exaiak, eta legamiacat eman nahi nieke nire gorrotoaren pizka bat, espirituan guztiz gose izan ondoren, hegaldaketa luzean zeru hobeen bila nobleki hegaz egiten duten gizon guztiei.

Egun gaizto hauetan, gorenean, hodei exai artean, Pirinioetatik, moko-kolpe asko eman ondoren iragaten den hau libertatea da.

Hemendik edo hortik ez datorren, ezpada edonundik doan eta datorren libertatea.

Franciatik ez datorrena (gezurra!), lngalaterratik ez datorrena, ezpada haurzarotik ingelesei eta francesei baino bider gehiagotan buruaren gainetik eta aldarri gehiagorekin irago zaiguna.

 

© Tomas Meabe
© itzulpenarena: Gabriel Aresti


susa-literatura.com