8.- Hiloc ezkutatua

Elurraren gainean hiloc bat daca.

Papagorriak orbelez estalcen du.

Jentea heldu da.

Batzuk diote papagorriagatik:

-Urrikiz estaldu du orbelez, putreek ikus ez dezaten:

-Hegaztinak ere izan ditezke bihoc-onekoak.

Beste batzuk berriz:

-Honela lehenago milaka zizare eta han jaioko direlako estalcen du orbelez;

-haietatik bizi izateagatik;

-egoismoz:

Hegaztinak ere izan ditezke bihoc-gaiztokoak.

Lehenek, gaiztoena dakitenean ere, ongi pensatu behar dute:

Papagorriak balira, papagorri-klase horretakoa izanen lirakeelako.

Bigarrenek, gaicki pensatu behar dute beti:

Horrelakoak baitdira, gaiztoak, baita azertacen dutenean ere, baita egia diotenean ere.

 

© Tomas Meabe
© itzulpenarena: Gabriel Aresti


susa-literatura.com