7.- Lau arratoiak

Orienteko errege haundi batek, ezin zezakeen lorik egin. Beraren gerrak oso gaicki zoazkion.

Gau batean amex oso bakan bat izan zuen, faraonek ere izan zutenen parekoa.

Lau arratoi ikusi zituen:

Bata guztiz lodia, bestea guztiz argala, hirugarrena ixua, eta laugarrena, ankaz gora bere buztanaren icalarekin burrukan egiten zuena.

Oso urduri, amex hura jainkoren baten abisua zela seguranzan, kale artean oso sona haundiko sorgin bat etorri arazi zuen jauregira.

-Jauna,

-esan zion sorginak,

-arratoi guztiz lodia klase konserbadorea da.

-Eta guztiz argala?

-Herria.

-Eta bere buztanaren icalari euxi nahirik bihoca eta sabela bere barrenetik ateracen eta edekicen dituena?

-Soldadozka.

-Eta arratoi ixua?

-Arratoi ixua berorren maiestadea da.

 

© Tomas Meabe
© itzulpenarena: Gabriel Aresti


susa-literatura.com