6.- Garibaia eta ziraua
Suge batek eguzkitan egiten du lo. Garibaiak ikusi egiten du:
Hurbilcen zaio, hegalarekin kolpe bat ematen dio, konortea kencen dio, burua apurcen dio eta ba darama mokotik zinzilik.
Sugea lotan zegoen haicetik hurbil, aita batek begiracen dio bere semeari, eta jaikirik, honela minzacen zaio boz sarkoiarekin:
-Justiziaren sentimentu bizi bat edukak.
-Eman derauadan bizicearen motibo nagusia izan dadila justizia, ene arimako semea.
-Baina noizbait ikusten baduk lukurrero batek hauzi-eremale bat hil nahi duela, edo puta-jagole batek giza-galdu bat, edo jaunso batek beste jaunso bat, edo gastazale liberal batek diruzale zeken bat, edo jentaurreko bekatore batek beste bat, ez zak pensa haien elkarren arteko burruka heriocegarriek justiziarekin batere zerikusirik dadukatenik.
-Eta orainse bertan egin duguna egin zak orduan ere:
-Elkar hil dezatela uc zak!
Garibaia bere sugearekin hurruncen da, hurruncen da;
eta orain exai biak puntuso bat dira zeru-mugako hurruntasunean.
© Tomas Meabe