NEURE MENDEAN
Inor ez da profeta
bere mendean.
Berriz etorri naiz
pentsamendura,
eta andre alabarik ez banu,
pozik
hilen
nintzateke,
ene esanak kontsidera litzan
euskal harriak.