KRISTO, NI ETA GIZONAK
Kristok esan zidan baldin
zaflada bat
ematen bazidaten masela
batean,
bestea
eskeinceko,
baina nik
Kristo baino
askozaz tontoagoa
izan behar dut,
edo gaurko gizonek
ordukoek baino
askozaz
listoagoak,
ez baitdidate denporarik
ematen,
eta zaflada guztiak
harcen ditut
belarrondo
batean.
© Gabriel Aresti