3.- Etsaia atakatzen
(Trena hiru sila dira, jendeari aurrez. Erdikoan txinoa, ezkerreko eskua Rinconeteri lotua duela. Txinoaren eskuinetan, Cortadillo doa eserita, botila ardo batetik zurrutaka, eta, zigarro-purua haundi bat erretzen)
RINCONETE: Nontsu ote goazik dagoeneko?
CORTADILLO: Pasa huen Sierra Maestra, eta, hau Camagüey duk. Alde hartan gelditzen duk Nuevitas, gogoan gaizki ez badiat.
RINCONETE: Antilletako Perlaren berri ederki ikasia duk.
CORTADILLO: Kabotzara bitartean destino bat baino gehiago izan diskiat. Irla hau palmoz palmo ezagutzen diat, edo palmaz palma, ja! (Bere txisteari parrez).
RINCONETE: (Inbiriaz begira). Bikain ari haiz jartzen, ez? Hi kafisiario eta ni pipero.
CORTADILLO: (Erretzen). Ahal den dinean.
RINCONETE: Pasa iezadak zahatoa, mementu batez bederen, ez bait duk begiramen apur bat ere.
CORTADILLO: Araiadiloa zikinduko duk ezkerrez edaten. Uniformea honda ez dezaan egiten diat.
RINCONETE: Beltza izan eta mantxatzen duelako esaten duk.
CORTADILLO: Ekilikua.
RINCONETE: Ea, probatu egin behar diat nolanahi ere.
CORTADILLO: Protestan ari haiz erosi huen botila ron.a heuk bakar-zurrian edan eta gero. Tanta bat ere ez hidaan eman.
RINCONETE: Nahi gabeko hutsegitea izango huen.
CORTADILLO: Edo, hik arpegi gogorra dukelako, Rinconete.
RINCONETE: (Onez) A zer gauzak esaten dituan, Cortadillo!
CORTADILLO: Ondo zegok. Edan ezak apurtxo bat. (Zahatoa damaio. Rinconete hasten da edan nahian. Trenak ustegabeko bat egiten du, eta, ardo zarraztada txinoaren aurpegíra zorrozten du; hark, ordea, ez du zirkinik egiten) Hondatua utzi duk txinoa. Ezin bait da hirekin!
RINCONETE: Tren arraixo honengatik izan duk, ustegabeko bat egin dik eta. lkusiko duk orain nola asmatzen dudan. (Uniformera zorrozten du orain, baina ez dirudi ohartzen denik. Edaten ari dela uste du, eta, aho zabalik harriturik dagokiola, ezpainak mihiazkatzen ditu, tantarik edan ez duen arren, eta, hala diotsa) Bai, benetan, ardo fina! Ohartu ere gabe sartzen duk. Mutilak, gauza fina mana hauxe! Non erosten duk?
CORTADILLO: Ez zegok dudarik hi kaskotik hagoela.
RINCONETE: Edo eta, ez zekiat antz ematen.
CORTADILLO: Ez al duk heure burua blai ikusten?
RINCONETE: (Ohartzen da) Gauza xelebrea duk.
CORTADILLO: Ez al duk nabaritzen barrua lehen bezain lehor; majaroi horrek?
RINCONETE: (Txinoari) Hi, Fu Man-Txu, ematen diat menda horrengatik parre egiteko baimena. Ez zaik ezer pasako; zin dagiat nire kabo-galoien izenean. Ja, ja, ja.
RINCONETE: Dena dela, erori ez den apurra bazihoakidak buruan gora.
CORTADILLO: Akerraren puzkerra! Hi fenomenoa. Dastatu ere ez duk egin barren.
RINCONETE: Trenarengatik ote duk, ba? Mareatzen naizela! Ay! Xoder, erortzera nixoak! (Txinoarengan tinkatzen da) Gonbittoen susmoa diat.
CORTADILLO: Txinoa zikintzen badidak, kobratuko dituk. Errebistarako behar den itxuran entregatu behar diagu. (Rinconete askatu, eta, aulkiari lotzen dio esposa. Txinoa axolakabe dago. Cortadillok lurrean etzan arazten du Rinconete. Haizea damaio, puzka) Papara baino zuriago hago.
RINCONETE: Ardo zoroa duk hau. Mundua biraka zebilkidak. Deskarrilamendu bat sumatzen diat.
CORTADILLO: Hago isilik, xilipoila hori; beno, jilipoila hori, nerau ere erra arazten nauk eta. (Disparo batzu entzuten dira) Zer duk hori? Ai, nire ama! Erasoa diagu maniguan. Goazik, itxura onean, ihesi. (Eman bitza pauso batzu Groncho Marx.ek bezala).
RINCONETE: Mutikoa, ez nazak utzi, hi nire barriokidea haiz eta; oso txepel bait nago.
CORTADILLO: Hemen natxegok hire ondoan, biok gizon bat bagina bezala, oraingoz. Supiztaile, aurrera! Pasa dezagun arriskutegi hau, Mazeoak harrapatzen baldin bagatxiok, galduak gaituk eta. (Disparoak, kristal hotsa departamentuan. Biak lurrean etzanik daude). Erantsiko ziotek txinoari, baina, edozein jeikitzen duk! (Disparoak, kristalak. Txinoaren txapela aidean doa) Ia, ia eman ziotek kaskoan. (Txinoa asperenka. Bekokira darama eskua, eta, beherakoan, odolez egina dakar) Eman ziotek.
RINCONETE: Arraixoa! Bizirik eraman beharko diagu, uste diat nik. Bestela zer egin behar dik berdugoak? Galoiak jokatzen ari haiz (Pausa).
CORTADILLO: Pasa duk, pasa duk (Kontuztxo jeikitzen da). Gerraren kontuak dituk hauek (Txinoaren burua miatzen du). Urratu bat dik, ez duk ezer. Ipiniko zioat benda bat eta ondo eutsiko ziok La Habanaraino. (Benda ipintzean, txori-malo baten itxuran uzten du).
RINCONETE: Ari zaidak pasatzen. Hauxe mozkor inozoa!
CORTADILLO: Ardorik gabe utzi nauk, majaroi horrek (Ilun).
© Alfonso Sastre