(Arrasate, 1906 - 1978) apaiza izan zen, eta poetagatik baino ezagunagoa izan da itzultzaile gisa egin zuen lan erraldoiagatik: Sopokel'en Antzerkiak, Bidalien egiñak, Platon'eko atarian.

Obra poetikoa
GOLDAKETAN. ATZERRI, EUSKALERRI. Pizkunde euskal argitaratzailea. Mexiko DF, 1946
BERRIZ ERE GOLDAKETAN. Guatemala, 1962

«Aberriaren saudadea, Iokin Zaitegik kantatu du. Erbestearen astuna, urruntasunaren urradura eta Euskal Herri libre baten ametsa, berak adierazi ditu ongienik. Dotoreziaz, goi-asmoz eta neurtitzetan zenbait berrikuntza ekarriz pairatu zuen erbestearen gaitza».

(Koldo Izagirreren sarreratik)