(Donostia, 1947) bulegari eta erizain ibili zen kazetaritzan hasi baino lehen. Poesia ez ezik nobelagintza ere landu du (Zergatik Panpox, Aspaldian espero zaitudalako ez nago sekula bakarrik, Saturno, Kuaderno Gorria).

Obra poetikoa
SAN PEDRO BEZPERAREN ONDOKOAK. Euskal Literatura 72. Lur. Donostia, 1972
MAITASUNAREN MAGALEAN. Irun Hiria Literatur Sariak. G.A.K.P., 1982

«Urretabizkaiaren poesia osoari, hala ere, xamurtasun berezi bat dario, emetasunaren froga edo literatura femeninoaren isla omen dena, zenbait kritikoren ustean. Hala izan edo ez, Arantxa Urretabizkaiaren poesiak denok hunkitzen gaitu, eme eta ar, emetasunaz at dauden arrazoiak direla medio. Ahapetik mintzo delako baldin bada entzungarri, bere golkokoak kontatzen dakielako da unibertsala».

(Koldo Izagirreren sarreratik)