(Goizueta, 1959) maestria ikasketak egin zituen, baina idazteari emana dago. Poesia ez ezik nobela ere egin du (Emily), ikerketa filologikoa (Euskarak sorgindutako numeroak eta Koloreak euskal usarioan), saiakera (Marasmus femeninus eta Harripilatan ezkutatu zeneko apo tipiaren burutazioak) eta lan etnografiko erraldoi bat Leitzako historia xehea oinarri hartuta, Leitzako errege-erreginak. Iritzi pertsonaleko eta behako zorrotzeko artikulugilea da.

Obra poetikoa
JOANNES D'IRAOLAREN POEMA BILDUMA. Caja de Ahorros Provincial de Guipuzcoa, 1985
EMILY. Elkar, 1987
IRAINGO APAIZ GAZTEAREN KANTUTEGI ZAHARRA. Pamiela, 1988
ISILEKO KANTAK. Pamiela, 1993

«Bere obra ugarian paisaia ageri zaigu protagonista nagusi, eta ondorioz poetaren bakardadea nabarmentzen da. Naturaren kantari handia dugu: panteismoz bizi du ingurua, telurikotasun hurbilean, hizkeraren narotasun liluragarrian. Perurena zentzumenen poeta baita lehenik».

(Koldo Izagirreren sarreratik)