(Mundaka, 1953) Edorta Jimenez idazlearen heteronimoa da poesian. Artikulugile aparta, ipuin bildumak argitaratu ditu (Atoiuntzia, Manhattan eta Laudanoa eta sutautsa) eta hiru nobela (Speed gauak, Azken fusila eta Baleen berbaroa).

Obra poetikoa
ITSASTXORIEN BINDIKAPENA. Susa, 1984
EGUTEGI ESPERIMENTALA. Susa, 1985
GIZAEUROPA (Joseba A. Urizarrekin batera). Susa, 1986
GAUA ZULATZEN DUTEN AHAUSIETAN. Susa, 1987
ODOLEKO ESKIFAIA. Elkar, 1989

«Badu Omar Nabarroren poesiak historikotasunaz sakonagoko elementu bat, gordeago edo nabarmenago etenik ez daukana bere poema liburu guztietan, hiriaren gogortasun fisiko eta espiritualari kontrajartzen zaiona: ura, euria, itsasoa, likidotasuna. Han-hemenka ageri dituen tanta, euri, itsas txori, marea, uhin ugariek ordezkatzen duten isuritasun horretan egin nahi du bat Nabarrok, horretan urtu. Itsasoaren baretasuna behar hori, euriaren jauste berean joan nahi hori, absolutuaren bilaketa da. Gogorra eta malgua, konkretua eta abstraktua, historia eta betikotasuna, epika eta lirika ezinegon aberatsenean bizi dira Omar Nabarroren poesian».

(Koldo Izagirreren sarreratik)