«Badu poesia honek experimentaletik, ez ordea errazkeriatik edo espantutik. Testuaren konposizio grafikoak ez du ia garrantzirik hemen, eskaintzen zaizkigun elementuen hautaketa arduratuan oinarritzen da Muñozen ausardia estetikoa. Irakurketa interpretatibo batera behartzen gaitu autoreak, baina ez irudien ilunean edo gakoen zailean zorabiatu nahi gintuzkeelako, Muñozen poesia ezin gardenagoa da proposamen plastikoetan, hautu zehatz baina nahitara eztabaidagarri baten emaitza denez. Horrela, ikuspuntua aldatu egiten da poema barruan. Honek, jakina, konplexutasuna dakar, itxuraz hotza den eraikuntzaren oinarrian autorearen ni problematikoa baitago, subjetibotasun aberatsean».
(Koldo Izagirreren sarreratik) |