«Liburuan bildu baino lehen hartu zuten idazleen eta irakurle atzarrienen aho bateko laudorioa Mikel Lasaren poemek. Baina maiz aipatuagatik eliteko poeta izan dugu urteetan, batetik Arestik berak bideratutako poesia sozialaren arrakastak baztertu egin zituelako gainerako joera guztiak, eta bestetik Lasaren poesiaren ildoa ez delako samurra jarraitzen. Ez du estilo nabarmengarri bat proposatzen, sentsibilitate mailako berritasuna baizik: gauzak adierazteko espiritu malenkoniatsu bat, uste izan dena baino sozialagoa den asperdura existentzialean».
(Koldo Izagirreren sarreratik) |