«Kristoren pasioan oinarritutako iruditeria eta kontzeptuak darabiltza bere herriaren egoera adierazteko, baina herri horrek ez du hil nahi, erromes doa salbazioaren bila, horixe baitu esperantza bakarra, Semearen hildura Amak eztituko du. Azurmendiren beraren hitzetan esatearren, "Euskal Herriaren interpretazio teologiko-liturgiko bat" egiten du Salbatore Mitxelenak».
(Koldo Izagirreren sarreratik) |