(Jose Maria Agirre, Zarautz 1896 ­ Tolosa 1933), lantegi bateko gerentea izan zen, lege ikasketak egin zituen arren. Poeta ez ezik, prosalari bikaina izan zen, eta edozelako gaiak estilo landu eta umoretsuan jorratuz maila literarioa eman zion artikulugintzari.

Obra poetikoa
BIOTZ-BEGIETAN. Verdes Achirica, 1932
BIOTZ BEGIETAN. Itxaropena, 1970
OLERKIAK. XABIER LIZARDI. Juan Mari Lekuona, Anjel Lertxundi eta Xabier Leteren edizioa. Erein, 1983
OLERKIAK. JOSE MARIA AGIRRE LIZARDI. Karlos Otegiren edizioa. Euskal Editoreen Elkartea, 1994

«Ingurune hiperpolitizatu batean beti jokatu zuen poesiaren autonomia begiratzearren, eta olerkariek ezin egin izan zutena burutu zuen: "bezala", "iduri", "antzo", "hala" alderagailuak eta gidoi-parentesiak baliatuz, gure poesiaren garapena azkartzeko baitezpadako tresna eman zigun, analogia poetikoa».

(Koldo Izagirreren sarreratik)