(Oiartzun, 1927) apaiza da, eta hirurogeiko hamarkadan idazle belaunaldi oso bat sustatu eta bideratu zuen apaiztegian irakasle zegoelarik. Ardura bereziz ikertu du ahozko literatura (Ahozko euskal literatura, Oiartzungo kantutegia: bertako herri memoriatik). Aldizkarietan sakabanatuak zeuzkan hainbat artikulu garrantzitsu bildu ditu Ikaskuntzak euskal literaturaz (1974-1996) liburuan.

Obra poetikoa
MINDURA GAUR. Donostiako Apaiztegiaren edizioa, 1966 (ziklostilez).
MUGA BEROAK. Gero, 1973
ILARGIAREN ESKOLAN. Erein, 1979
MIMODRAMAK ETA IKONOAK. Erein, 1990
IBILBIDEA / ITINERARIO. UPV-EHU. 1996

«Karrankarik gabe dakartza berrikuntzak, iraintzen ez gaituen kultismoa baliatzen du, gaiak eskatzen duen formalismoa da berea. Klasikoen oreka ageri du beti Juan Mari Lekuonak. Edonoizko fasetakoak direla, inkonfundibleak ez ezik balio absolutuko poemak ditugu bereak».

(Koldo Izagirreren sarreratik)