«Gure poesia modernoan, emakumea aberriaren motiboetarik bat baino ez zen izan, apologetika batean geunden. Ez da harritzekoa, beraz, Amaia Lasak "a e i o u berri bat" asmatu nahi izana, bere lehen poema liburuan dioen bezala. Ezerk ez zion balio, artean egindakotik. Dena zeukan zerotik eraiki beharra. Zentzu horretan, Amaia Lasaren poesia fundazionala da, gerora garatu den emakumezkoen literatura baten aldarria, laudorio faltsu guztien dekoratua suntsitzeko behar zen aurreneko mailukada. Bera da gure literaturaren lehen emakumea, berak dakarrelako lehenengoz emakumea gure letretara».
(Koldo Izagirreren sarreratik) |