(Azkoitia, 1957) kazetaria da ikasketez eta lanbidez, baina literaturari bereziki emana. Aldizkari sortzaile (Porrot, Literatur Gazeta), nobelagile (Arinago duk haizea, Absalon), narradore (Intzentsua lurrean bezala), hainbat lan egin ditu gazte literaturan ere (Ilargi lapurra, Animalien inauteria...).

Obra poetikoa
DENBORA, NOSTALGIA. La Primitiva Casa Baroja, 1985
HIRIAREN MELANKOLIA. La Primitiva Casa Baroja, 1987
LAINO ARTEAN ZELATARI. Alberdania, 1993
GALDEREN GEOGRAFIA. Alberdania, 1997

«Inoizko eta inongo maisulanek eduki ohi duten erritmoaren gozoa, apainduren egokia, esatearen zehatza... hitz batean, oreka esaten dioguna daukan poema oro sar tzen da klasikotasunean. Ezaugarri horietan definitzen da Felipe Juaristiren poesia ere: inspirazio kultuak jotzen du, baina ez da kultista; dotorezia dauka, baina ez da formalista; badu ikuspegi filosofikotik, baina ez da kontzeptuala; eta sentimentala ez bada ere, hain gutxi dugu hotza... Karrankarik egiten ez duen poesia dugu berea, inteligentziaren eta sentiberatasunaren arteko oreka zail horixe da Felipe Juaristiren obra, literaturaren une poetiko gailenen jabetze kon tziente baten ondorio pertsonala».

(Koldo Izagirreren sarreratik)