(Iruñea, 1942) tradizio euskaltzale handiko familian sortua da, eta medikuntza eduki du lanbide egun euskalgintzari osoro emana dagoen arren. Ez dok amairu mugimendu eta sentikariaren sortzaileetarikoa izan zen. Saiakera ere landu du (Euskera eta Nafarroa eta Euskara bizitzaren kenkan).

Obra poetikoa

KONDAIRAREN IHAUTERIAN. Caja de Ahorros Provincial de Guipuzcoa, 1978
BIZI MINAREN OLERKIAN. Pamiela, 1986
URDINKARA. Pamiela, 1995

«Gure herria "edozein haizeren menpeko" nahi ez duenaren mindura du Jose Anjel Irigarayk. Horixe da nafartasuna, arrangura existentzial-kolektibo bat, gure itolarri historikoa, erresuma baten hondamendian eta erresistentzian islatua. Lauaxetak landu zuen balada historiko ederrik, baina historiaren interpretazio abertzale ofizial batetik, era epiko-tragiko batean. Hondamendiaren kontzientziari bere kexamendu pertsonala eransten dio Irigarayk, esan liteke poeta barne exilio batean bizi dela, toponimoen eta izenen eta iragan aroen aipu ugariek ausentzia handi bat salatzen dute noski. Poetak sumatzen duen hustasun horrek bihurtzen du oroitzapena saudade. Nafartasuna, gure saudade nazionala».

(Koldo Izagirreren sarreratik)