(Donibane-Lohizune, 1920) fraile beneditarra da, eta Belokeko nagusi izan da. Poema bilduma askoren egilea da. Bi memoria liburu ditu eginak. Afrikako misiolari esperientzia Hamazazpi hilabete Afrikako bihotzean eman du. Anitz kantu eta antzerki ditu eginak elizarako.

Obra poetikoa
PINDAR ETA LANHO. Editions Ezkila. Data gabe, 1938-1941 bitarteko poemak
ARGIZ ARGI. Editions Ezkila. Data gabe, 1947-1957 bitarteko poemak.
UHAINERI NAUSI. Data gabe, 1959-1971 bitarteko poemak
BIZIAREN OLERKIA. Gero, 1983
BIZIAREN GUDALDIA. Gero, 1997

«Apezteko gogoa eta euskaltzale izateko gogoa, biak batean piztu zitzaizkion, eta bere obra ere binomio etenezin horri zor zaio, fedea eta euskaltasuna bat ditu ezin banatuzko karrean. Iratzederrek esan ohi du berak ez duela literatura egiten, bihotzean dituenak erran besterik ez. Baina bihotzekoa usadioak landutako molde nobleetan ematen du, hizkera gozo, irudi gutiko eta hunkitze ahalmen handiko poemetan, espiritu minbera baten dotoreziaz, kantuan edo isilean esateko».

(Koldo Izagirreren sarreratik)