«Obra oparoa dauka Tere Irastortzak, anitza, baina ingurutik baitaratzen ditu beti bulkorik jasoenak: hitzetarik sortzen du poema, esperientziatik sortzen du ideia. Etengabeko zehazte prozesu batean tematua, beti jakin izan du "zamarik gutxien duen erara, / indarrik haundien duen / sendimenduaz" idazten, hots, aldarri egin behar izan gabeko emetasunaz guztion giharrean jotzen. Minduran eder eta bozkarioan zuhur iritsi zaigu bere azken obra ere, gozatzen eta pairatzen duenetik sortua, amatasuna eta espazioa uztartzen dituen hausnarketa liluragarria».
(Koldo Izagirreren sarreratik) |