«Ezin hobeki frogatu digu Juan Kruz Igerabidek gaztetxoen psikologiak eta formazio mailak eskatzen dituzten parametroetan idazteak ez dakarrela kalterik kalitatean, baldin eta irizpide estetikoak hartzen badira gidari. Poesia honek eskatzen dituen maisutasun formal handiaren eta espiritu ernearen jabe, didaktismo orotarik urrun, seriosaren eta infantilaren arteko lotura zaila egin du, txinparta ikusgarritan, barrearen aldaera guztiak erakusten dizkigula. Plazer eta hausnarketa bihurtzen du hitzen jolasa Juan Kruz Igerabidek».
(Koldo Izagirreren sarreratik) |