(Mendata, 1928 - Arantzazu, 2001) fraile frantziskotarra izan zen, eta Arantzazun eman zuen bizitza, bertako ikastetxean plastika eta euskara irakasten.

Obra poetikoa
ELORRI. E.F.A., 1962
HIRU GIZON BAKARKA. Gero, 1974
UDA BATEZ MADRILEN. Jakin, 1977
DENBORA GALDU ALDE. Erein, 1985
GABON DUT ANUNTZIO. Itxaropena, 1986
AHOTSIK BEHARTU GABE. Erein, 1997


«Zatiz baino ez da ezaguna Gandiaga eta, erran gabe doa, azalez. Gandiagaren harria elorriaren sorleku menditarra zen euskal gizarteak kalera egin zuenean, haitz zen, basati, urruneko. Eta batez ere, harri hari herria falta zitzaion. Elorri ez da ordea ihesmodu bat, inguruarekiko atxikimenduaren poema da Elorri, inguru hori kalea ez izatea zen arazo. Egia da poeta bizi den munduan ez dela Gaizkia ageri, edo beste hitz bat erabiltzearren, Gatazka. Baina ezta Arkadiarik ere. Gandiagak haitza, elorria, euria kantatzen dituelarik paisajismoa gaindi tzen du, naturarekiko makurdura minbera ageri da aurrenekoz gure literaturan. Panteismoa dakar fededunak».

(Koldo Izagirreren sarreratik)