(Azkoitia, 1899 ­ Donostia, 1982) apaiza izan zen. Gerraurrean hasi zen prentsan idazten. Berak egindako antologia batean bildu zituen literatur lan garrantzitsuenak, Lur Berri Bila izenekoan. Hil ondoren, Izotz-Kandelak nobela argitaratu zen.

Obra poetikoa
KANTA-KANTARI: AUR-JOLASAK, MAITE-KANTAK, IZADI-ABESTIAK. Ordorika. Bilbao, 1951
LUR BERRI BILA. Izarra Irarkola. Donostia, 1967. (Bigarren edizioa, Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Munizipala. Donostia, 1978)

«Berak esana zuen "bihotzak agindu erara" ondu zituela poemak. Egia da tresneria handirik gabeko poeta dugula, baina halako gardentasunaz mintzo zaigu non lirika sentimental bat osatzen baitu nahiaren eta ezinaren, grinaren eta lotsaren arteko pultsuan, eta, azken finez, gizakiaren eta Jainkoaren arteko ezin ulertuan».

(Koldo Izagirreren sarreratik)