(Oragarre, 1959) nekazaritzan eta historian lizentziatua da. Maiatz aldizkariko zuzendaria izan da, eta ohiko kolaboratzailea dugu prentsan. Poesia ez ezik nobela ere landua du (Basilika, Udaran betaurreko beltzekin, Bakean ützi arte, Bizi nizano munduan, Amorezko pena baño), eta kronika (Urtemuga lehorraren kronika).

Obra poetikoa
BIZITZA NOLA BADOAN. Maiatz, 1984
KROKODIL BAT DAUKAT BIHOTZAREN ORDEZ. Susa, 1986
JUST LOVE. Maiatz, 1988
BESTALDEAN. Susa, 1991
ORAIN. Susa, 1998

«Errealitate arruntenean finkatua izanak on besterik ez dakarkio Itxaro Bordaren poemagintzari: gas malko-eragileen artean egiten du maitearen galde, eta betiereko lelo erretorikoa izan zitekeena egunerokotasun gordinean kokatzen baldin badigu eztitasunak eta bortizkeriak elkar elikatzen duten plastizitate dramatiko batean, ber gisaz gaitu "gure kaleko" topiko zatekeen horretatik ateratzen oihu ez-ofizial horren urduriaz, bere baitakoa soilik den garrasiaren aldarriaz».

(Koldo Izagirreren sarreratik)