(Abadiño, 1963) filologian lizentziatua da, eta administrazioan egin du lan. Durangaldeko Txistu y Tambolin aldizkarian hasi zen idazten. Poesiaz gain, ipuinak eta itzulpenak egin ditu.

Obra poetikoa
ZOPERNA JENERALA. Pamiela, 1987
EREMU KARROINDUAK. Elkar, 1992

«Berrizbeitiaren poesian ageri den irudien dotorezia, tonuaren oreka, unibertsaltasun gogoa eta tradizio kultuaren eta koblakaritzaren baliatzea iturri anitzi zor dio, bere talentuari bezainbat. Eta halako moldez non esan litekeen historia egiten duela, gure literaturan izan ez genituen poemak ber-sortzen dituela, eta bidenabar jaso eta duindu egiten du aurreko tradizio guztia, literaturaren historia behintzat historia bera fikzionatuz ere egiten baita».

(Koldo Izagirreren sarreratik)