(Zegama, 1941) filosofia irakaslea da, eta euskal saiakeragile gorena. Titulu asko argitaratu ditu (Gizaberearen bakeak eta gerrak, Espainolak eta Euskaldunak, Demokratak eta Biolentoak, Oraingo gazte eroak, Demokrazia krisian), besteak beste.

Obra poetikoa
HITZ BERDEAK, E.F.A, 1971
MANIFESTU ATZERATUA. TXE GEBARA. Susa aldizkaria, 26. zenb. Gehigarria, 1990
UHIN BERRI, 1964-1969 BILDUMA. Juan San Martin. S.G.E.P., 1969.

«Azurmendiren poesiaren protagonista beti lehen pertsonan mintzo den ni bakarti hori da, egia establezituen aurka eta, ondorioz, Jainkoaren aurka ere matxinatua. Urrun gelditu da denboran hain hurbil zegoen Jainko asetzaile hura. Jainkozko beteak okitua ageri da poeta, problematizatu egiten du Goikoa. Ez ordea kezka teologiko gisa. Kontu eske ari zaiona sakramentuari gainez egindako Camus-en gizona da».

(Koldo Izagirreren sarreratik)