«Etiopiak abanguardia ekarri zuen, transgresioa, irudiaren nagusia, marginalitatearen edertasuna. Poeta gazteagoen aldarri eta eredu izan zen aldi berean, belaunaldi berriek behar zuten modernotasun literarioa. Etiopia eta haren harea Arestiren harriari kontrajarri izan zaio. Interpretazio zilegizkoa da, baina harria bera harea ale aunitzez sortzen baita, azken finean zentrorik ez dagoela digu adierazten harriaren hondartzeak, zentroak pluralak direla. Eta horixe izan zen modernotasun berriaren ekarririk eraginkorrena».
(Koldo Izagirreren sarreratik) |