(Gasteiz, 1958) psikologo eta filologoa da. Irakaskuntzan egin du lan, baina gaur egun sindikalgintzan dihardu. Hainbat artikulu argitaratu ditu prentsan.

Obra poetikoa
HARI HAUSKORRAK. Erein, 1993
KARTOGRAFIA. Alberdania / Euskalgintza Elkarlanean Fundazioa, 1998

«Oreka ezin zailagoan moldatzen du Arregik bere poesigintza: kultua erreferentziaz baina ez akademiko, inguruaz arduratuagatik kosmopolita. Obra laburreko poeta dugun arren, Rikardo Arregik larderia handiz eraiki du kanon propio bat».

(Koldo Izagirreren sarreratik)