(Bilbo, 1954) filosofia eta filologia ingelesa ikasia da, eta hizkuntza honek eraman zuen irakaskuntzara. Gaur egun euskarazko irakaslea da, eta euskarazkoaz gain badu obra poetiko bat gaztelaniaz ere, hainbat titulurekin.

Obra poetikoa
ZOO ILOGIKOA. Pamiela, 1985
DESIRIKO ALEGIAK. Pamiela, 1988
BACCHABUNDA. CATULUS-EN OMENEZ. Pamiela, 1992
GURE AMETSEN GERIZAN. Pamiela, 2000

«Luigi Anselmi izan dugu ardoa maila liriko batean kokatu diguna: edalontzi hutsaren ondoan amets hautsia ageri zaigu, maitasunaren ardo isuri galdu horren ordezko baino ez da izan edalontzikoa. Ez dago ordea inolako ihesbiderik edate honetan, Anselmi ez dabil paradisu artifizialaren bila. Egia da bere poema askok badutela halako lauso oniriko bat, baina orduan, lokartu ordez, atzarri egiten da zentzumena. Ardoak gure oinazea eztitu du, eta oreka aurkitu berri horretan emanen du poetak beila, gauak ez baitakar kontzientziaren iluntzea, gogoaren egunsentia baizik».

(Koldo Izagirreren sarreratik)