GIPUZKOAKO FUEROEN ATSEGIN LELOAK
Zortzikoan
Idazkera, izkera, sentipenak eta goi-atsa, Joan Inazio Iztuetarenak. |
1 (Gipuzkoa) txit leial (eta) maitatia, (aspald)i zun edana (amaren) titia: (ia) itzatik zeralako euskaldun garbia, non-nai ezaguna da zure jatorria. 2 Lau milla ta geiago urteren buruan, Gipuzkoak badaki jaiotza non duan: itzegiten debanik orduko moduan, beste naziorikan eztago munduan. 3 Zorioneko gure ama Euskalduna, seme bitore asko azi dituzuna: zedori zeralako prestua ta ona, mundu guztiak daki maite zaituguna. 4 Zure itzkuntz gozo ta oitura eztiak, gordetzen dizkitzute seme jakintiak: galtzera utzi bage zearo guztiak, oen bearra badu gure Probintziak. 5 Gipuzkoaren seme gazte eta zarrak, (zer)nai gauzatarako (dira)de azkarrak: (bada)kite sapaltzen (ote e)ta larrak, (baita) ere itzaltzen (suak e)ta garrak. 6 Sei urteren buruan txit nekez bildua, begietan daukagu. onen ispillua: aserre bat izan da portizki mindua, bañan ekusten da gaur arras bigundua. 7 Aserreak beti du berekin nekea, gose, egarriz eta izurriz betea: alde guztietatik dario kaltea, gure Ama maiteak egin du pakea. 8 Egikizun onetan dudarikan bage, zure seme prestuak nekatu dirade: atsegin andietan arkitzen gerade, egin zeradelako Fueroaren jabe. 9 Ama Gipuzkoari ondra ta bizia, Fueroak gordetzen diote guzia: oen alde nor diran dago ekusia, nekazaria eta bere nagusia. 10 Etxejaun prestu oek ba dakigu berdin, alegiña andiak dituztela egin: Gipuzkoa betiko ondo geldi dedin, antziñako oitura bere-bereakin. 11 Beren lanak utzirik apropos Madrilla, etxejaun andizki bi azkar joan dira: jatorriz dutelako artarako griña, gure Fuero maite gozatsuen billa. 12 Etsai anitzen kontra egin dute lana, Gipuzkoatarrentzat nola nai ta ala: bata Aldamar-koa bestea Zabala; urte askoz Jainkoak bizitu ditzala. 13 Gertatu izandu da langai au len ere, Felipe Bost-garrena zalarik Errege: gure Fuero onak nai zituzten erre, Zabalaren Asabak ezbalitu gorde. 14 Esaera bat oida guztiz antziñati, euskaldunen artean ez dakit zergati: «bedarra zañeti ta kondea kastati», nere ustez ezdago jarria aiñ gaizki. 15 Egiteko onetan izan da barrunen, Enparango Nagusi on Jose Manuel: gordetzalle izan da beti Fueroen, Ama on Gipuzkoak badaki nor duen. 16 Gipuzkoaren ona nai duten guziak, izan ta izango dira etxenagusiak: jatorriz diralako garbi ta biziak, maite ditu txit asko Ama Probintziak. 17 Beren egin-al onak agirian daude, begien aurretikan ezkutatu bage: atsegin andietan zoraturik gaude, egin geradelako Fueroen jabe. 18 Onelako semeak oi dirade gitxi, artutako lanari ez diote utzi: esker on andi asko dituzte merezi, Fuero bagetanik ez gaitezke bizi. 19 Iritsi zaizu egun zorionekoa; bizi bedi luzaro Ama Gipuzkoa: bular gozoa du ta zabala kolkoa, ugaz-umea ez du bere gogokoa. |
© Juan Ignazio Iztueta