ZORTZIKOA

 

          1

Tolosako Erria

Guztiz antziñati,

Jostaria dala txit

Munduak badaki:

Doai au datorkio

Bere jatorriti,

Argatik gordetzen du

Zintzokiro beti.

 

          2

Ai au atsegiña ta

Pozkida betea!

Lenbaitlen datorrela

Urrengo urtea:

Baldin bizirik bada

Gonzalez maitea,

Uste det nik Tolosan

Pestan ibiltzea.

 

          3

Jendeak deitutzean

Biba, eta biba,

Txalkorra azkar dabill

Jira eta bira:

Irteten dan orduan

Plazaren erdira,

Zoraturik legoke

Berari begira.

 

          4

San Juanetan ere

Tolosan Erriak,

Egiten ditu pesta

Gogoangarriak:

Artarako daduzka

Oituraz jarriak,

Antziña-antziñako

Pordon-dantzariak.

 

 

© Juan Ignazio Iztueta

 

 

"Iztueta'ren olerkiak" orrialde nagusia


susa-literatura.com