VILLAFRANKATAR JAUN PRESTU
Villafrankatar Jaun prestu
erri-eramantzalleak,
ez izan zuen goi-zaleak;
malla oetan arra aztu
gutiziak. Ez beldurtu!
Laga amodio zuenkoiai,
gustien onari jarrai;
artako zaute abeak,
egiñak gure jabeak;
egon sendo, zuzen ta ernai.
Iztueta jaunak 1832 urtean Villafranka-ko erriko-etxentzat eta bere
enkarguz euskeraz ipiñi zituan Gómez Manrique-ren bertsoak Toledo-ko
erri-etxean eta bere atean daudenak. Erderaz onela esaten due:
«Nobles, discretos varones
que gobernáis a Toledo.
En aquestos escalones
desechad las aficiones,
codicias, amor y miedo.
Por los comunes provechos
dexad los particulares.
Pues vos fizo Dios pilares
de tan riquísimos techos,
estad firmes y derechos».
Aurrenean ipiñi ditugun Iztuetan bertsoak arkitzen dira Villafranka-ko erri-etxean burni-koi (burnizko eztenez) berunean eta arrian betirako ezarriak.
© Juan Ignazio Iztueta