GIPUZKOAKO ERRI, FUERO
TA KONDAIRA-KO BERTSOAK
«Yo por mi parte no puedo menos de volver a importunar a Ud., a fin de que se apresure a aprovechar de los pocos días que le restan de vida para sacar a luz pública las observaciones que tendrá Ud. hechas de las antigüedades de nuestro país, y que sería lástima bajasen con Ud. a la sepultura con perjuicio de la humanidad...».
(De Ramón Guereca, desde Zarauz
el 21 de diciembre de 1826).
«...con que anímese Ud. a decir más y más de nuestra Euskara y del genio, usos y costumbres de los antiguos euskaldunes, a quienes ojalá imitásemos en todo y por todo».
(Santiago de Unceta desde Vergara
el 18 de junio de 1829).
Iztuetak bere bertsoak Gipuzkoako erri askoi eskeñi zizkien: Ordiziako Billafrankari, Tolcsari, Ondarrabiari, Errenteriari... Tolosan, peria ta aren iñauteriak ospatzen ditu. Gipuzkoa asko ezagutzen zuanez, eta berdiñ Gipuzkoak Iztueta, bere erriaren oitura, lege ta fueroak sutsu abestu zituan. Baita, bertso prankotan, erromatarren aurkako eta burrukak ere. Zati au, bere «Condaira» ikasiaz, bukatu dezagun.
Iztueta ilda, andik bi urtera, 1847'an, argitaratu zan bere «Guipuzcoaco Condaira». Il-ondoko argitaratze ontan, Hernani'ko apaiz eta ipuigille Agustin Paskual Iturriagak zer-ikusi aundia izan zuan. Gure folklore edo erri-jakintza zale ta dantzariaren aiñ lagun aundia zana.
Oso zaballdua dago, Iztueta bere «Guipuzcoaco Condaira» ezin bukaturik ibilli zala bere azken egunetan. Ez da egia. Dantza liburua egin zuan ezkeroztik, «Condaira» ori egitea pentsatuta zeukan. Ortarako, arrez keroztik, kondaira gaiak biltzen eta pillatzen aritu zan. Onela, 1825'an, Pablo Mendibil'ek Londres'en atera zuan liburuxkan, auxe irakurtzen degu: «para demostrar debidamente esta proposición sería necesario detenernos en formar un cuadro especial de estas mismas costumbres considerada en la vida política, civil y doméstica, objeto en que nos proponemos ocuparnos cuando tengamos a la vista el tomo tercero que el mismo Iztueta intenta publicar con este mismo fin».
1840'an, Zestuan bildu ziran Batzarrean, Azpeiti'ko ordezkariak euskaldunen bikaintasuna agirian jartzeko, erri onen oiturak ta izakera agertu ta kondairatzeko, lanean ari ziranen gogoa ta asmoak indartu egin bear zirala, Batzarrari adierazi zien. Eta «que teniendo noticia de que el guipuzcoano don Juan Ignacio de Iztueta se ocupa hace tiempo en escribir una obra de esta naturaleza, desearía que se le consignase una pensión vitalicia, que le sirviese de incentivo para la conclusión de dicha obra y de premio para la que anteriormente tiene publicada sobre las danzas y canciones antiguas del País...».
Aitormen auek naikoa izango dira noski, Iztueta aspalditik ari zala bere «Guipuzcoaco Condaira» gertutzen, konturatzeko. Euskeraz, aurrenekoa izango zan «Guipuzcoaco Condaira».
Liburuaren atal bakoitza, lau bertsoko estrofarekin bukatzen du. Au da, Iztuetak atal bakoitza estrofa batean bildu nai izan zuan, Gipuzkoako kondaira osoa kanta bat egiten zuala. Bere zartzaroan, kondairaren bilduma bat ziran estrofak, kanta marmarrean abesten zituala... Agian, erriak Gipuzkoako kondaira bertsotan jakin eta abestuko zuala pentsatzeak, ematen zion pozarekin... Etziran bete bere naiak... baiñan, emen dauzkatzu, irakurle, Iztuetaren kondaira-bertsoak.
Bere gaztetasunean egindako bertsoak denborarekin obeagotzen aritu zan bezelaxe, (eta gauz onen agiri garbi askoa, dantza liburuaren bukaeran agintariai eskeñi zizkienetan, eman degu) beste orrenbeste gertatu zitzaion bere «Guipuzcoaco Condaira»ko batzuetan ere.
Zaldibi'ko Erriko-Etxeko liburuetan, auntza ta landaretegietzaz 1799'ko ilbeltzaren 7'an emandako agindu bat, gordetzen da. Kulpitutik irakurri bear zan, erriko elizan. Sororen batean ikusten ziran auntz guztiak, garbitu egin bear zirala esaten zuan [1].
Agindu au zala ta, Iztuetak bertso batzuk egin zituan, eta gero bere «Condaira»n sartu zituan. Ori aipatu nai du, dionean: «Auntzak askori ematen dio bizia, / berari ipiñi arren iltzeko sententzia».
Bikaiñ borobildutako bertso mamitsu ta aberatsetan, Iztuetak ibillketa luze bat egiten du Guipuzkoa zear, gure erriaren izakera ta aunditasunak bildu ta kantatzeko. Etengabeko kanta sutsu bat dira. Guipuzkoari eskeintzen dion lore-sorta eder eta politt bat. Irakurlea laister konturatuko da, au onela dala.
«Probintziako jende leial ta argia
maite dezutelako zeuen sorterria
ezkiñitzen dizutet euskaraz jarria
Ama Gipuzkoaren bizitza garbia» [2].
Bitxi auek denak bildu ta alkartzea bearrezkoa zan noski. Alkarrengandik sakabanatu ta utsunerik gabe, danak errezkadan irakurtzeko. Alaxe egiten alegindu gera. Danak daramate beren atalari dagokion izen-burua.
[1] «31 de agosto de 1798. Por decreto de la junta quinta de las generales celebradas en la N. y L. villa de Zarauz por julio próximo del año pasado por el que se manda el exterminio de yeguas y cabras y dijeron súplica al Sr. Vicario de esta parroquia a fin de que sirva de hacerlo desde el púlpito».
[2] Burdeos'en, Haritschelhar jaunak gure erriaren kondairaz eratu zuan batzar batera, Koldo Mitxelena jaunak, «Iztueta, testigo político de su época» izen-buruarekin, lantxo bat bidali zuan. Lan au, Mitxelena jaunak, neri bialtzeko begiramena izan zuan, eta 30 oarrean ala dio:
«El texto de Condaira merecería un repaso, ya que la edición es claramente imperfecta: sí, en la pág. 258, Marco Aurelio y Cleopatra están convertidos en Mario A. y Elio Patra, etc. Compárense las diferencias que se observan entre el texto original de la carta-prólogo de Larramendi a Mendiburu (1747) y el trozo copiado en Condaira: junto a retoques imputables a Iztueta, faltan algunas palabras indispensables y hay otras erratas. Por otra parte, la página final del primer capítulo del ms. de la Historia de Guipúzcoa cuyo facsímil da Garmendia no coincide más que en lineas generales con lo que se imprimió en 1847».
Emen dakarzkiten bertso auek, ez daude artuta, Donostia'ko Diputazio edo Aldun-Etxean dagon eskuz idatzitako liburutik; Bilbao'n, Iztueta'ren irugarren emaztearen ondorengoenak diran orri batzuetatik baizik. Eta onela diote:
«Gipuzkoatar prestu argiak,
ona emen Euskaraz jarriak:
zuen guraso maitagarriak,
egindako azaña andiak.
Irakurri beraz
gogoz, ta arretaz
Ama onaren bizitza osoa
Guztiz garbia ta txit gozoa!
Zuen serbitzari, biotzeti,
izan ta izango ere da beti
anaia amodioz betetakoa
zeña dan
Juan Ignacio Iztueta-koa».