GRAZIANA
Amorioak nauka biotzetik eri, esan gabetanikan ezin nengoke ni; pena bat oi! daukat biotzean gorderik, Graziana ikusi nuen ezkeroztik. Ai au pena ta naigabea, maitetxo, Graziana! zureganako miña sartu zat nigana. * * * Badakite zeruak maite zaitudala; nere poza litzake baninduzu ala; zuregan dago nere ona eta gaitza: eman biar dirazu itza, bestela il bear det, nere maite biotza. Maite izango zaitut beti zuk ala biotzetik baldin banazu ni. |
© Juan Ignazio Iztueta