MIZPIROTZ
Zure aitak esan dit, nere maite polita mispirak dazkatzula usteltzen jarrita. Janari gozoa da guziaz mispira otz-ustela; plazan saldutzen zaudela, begira erosleai benaz eta ernai; galdua zera bestela. * * * Salmenta txarra dute mispira zimurrak, bigundu arteraño mami ta ezurrak. Salmenta onekoak badira mispirak, erosi gabetanik gelditzen ez dira; gozoa eta piña, eguteran egiña, ez da izango miña. * * * Ikaratzen baditu agin eta ortzak, jaten asi orduko mispera ustel otzak, gozoa dalarikan, ditu bere tatxak: arantzakin osto txit latzak, zimurtu ezkeroztik elkor ta minkatzak, ba dakit dirana gaitzak. * * * Kuidadu andia bear du, zeren eltzen da txit berandu, sasoia egin arte, elduegia ere ez baitda on beñere. Arretaz kontu egin bear zaio misperari; lanik asko izango baita ala ere! esaten dizut zure onerako, etzaizu bada sekulan damutuko. |
© Juan Ignazio Iztueta