ERREGELA ZARRA
Olerkiak Laburdi-kutsua dauka. Baiñan Iztueta'rena ere asko dago. Liburu ontako maitasun itz eta adierazpenak era berekoak dira. Agian atzean Joan Inazio izkutatzen zaigu. |
Atsekabe gaizto bat dadukat biotzean; eritzen nau, maite, zuzaz oroitzean; egunaz eta gabaz, ordu guzietan, nai nuke kendu, baña gelditzen zait bertan. Ar gaizto au portitza da, zulatutzen nau lazki; urte bete onetan narabil txit gaizki: ezin jan, ezin edan, ezin lorik egin, nere barrengo korde guzietan det miñ. Gaitz au kentzeko zera, maitia, endakiñ. Aingerutxoa, badakizu miñ au nondik datorren; galkitatuago ez dedin, senda egidazu, arren, len baño len, guztia ezpada, erdia bereren; il bear det bestela, egun gutxi barru. Aurkitzen naiz ia ez mami ta ez larru. Ainbeste biguntasun nere maiteak al du! muga-aldia on au galduko nai ez du! beretzat izateko usterikan badu. Zuri itz egin eta laster esan nioten aita-amai, zu bear zinduztala, baldiñ bazuten nai. Bata bezala mintzatu zitzaidan bestea, zu izango ziñala nere emaztea. Aien borondatea zala, zuk nai bazenduen ala. adierazo nizunean nik aien borondatea, naitasuna agertu zenidan nere maite-maitea. Gerozti izan dezu aldaira aundia, nai badezu esan egia; orduan alaiago zenidan ifinten begia; besteri nai diozula artu det berria. Utsik aurki geldi zintezke aingerutxo gaztea, ni seguru naukazularik nai badezu bestea. Esan bear dirazu bertan egiazki: baldin nai badirazu niri, eman bear diozu etximena besteari; ezin izan zindezke, iñolaz ere bi. Galai gaztea engañaturik aurkitzen zerade, ez det maite iñor besterik, zu zerade nere jabe. Iduripenak dizkitzu eman naitasunak; ez det maiterik iñon baizik ezagunak. Iñoiz egiñagatik oekin jardunak, ba dakizu dirana zure gazte-lagunak. Izan zaitez gizon; zu ainbat maite deranikan ez det bada nik iñon. Uste baldin badezu besterena naizala, engañaturik zaude, ez naiz bada ala. Itza eman nizun ta nai nuke ornitu, jostaketara ez naiz oitu; aiñ gutxi bestek itza zuk baizik kojitu. |
© Juan Ignazio Iztueta