EUN DUKATEKOA

 

        Aurreneko aapaldia errikoia da:

                Eun dukatxo

                ba nituan nik

                orain bi urte nere

                aitak emanik.

        Gaiñontzean, Iztueta'ren lana dala ikusten da.

 

Eun dukatxo banituen

bada nik

orain bi urte nere aitak

emanik.

 

      * * *

 

Erdiak maiteari

niozkan eman,

eta beste erdiak

edan eta jan.

 

      * * *

 

Ez det orain batere:

orrengatikan maiteagana

ioan nintzan bart ere;

izango ere bai,

nere maite politak

baldin badu nai.

 

      * * *

 

Nola naiko ez det, maitea,

etorzea zu,

baldin zeuretzako izan

bear banauzu?

 

 

© Juan Ignazio Iztueta

 

 

"Iztueta'ren olerkiak" orrialde nagusia


susa-literatura.com