EZKON BERRIAK

 

Zorioneko ezkon-berriak,

alai ikusten dituzuen begiak

«pil, pil, pil»

mingaña ixil biotzak itz-egin

lo pixkatxoren bat nai dute egin.

Lotaratzean orain ta beti

Jaungoikoaren legea zuzen eduki

gogoan.

 

Etsai guztiak garaitu ondoan

bera egon dedin zuen alboan.

Oeratzean, ai ura poza!

Gozotoro esanaz maite biotza

alkarri.

 

Esker onak eman Jaungoikoari

nai eran zaituztelako jarri.

Itzaldi goxo ezti eztiak,

gau artan oi dirade guzti guztiak,

emeki [1].

 

        [1] «Viejas canciones donostiarras. Donostiko kantu zarrak», pág. 106, 170 y 202. Jesús María Arozamena y Tomás Garbizu. Publicaciones de la Caja de Ahorros Municipal de San Sebastián, 3.ª edición. Liburu ontatik artu ditugu «Nere maite polita», «Manuelatxo» ta «Ezkon berriak».

 

 

© Juan Ignazio Iztueta

 

 

"Iztueta'ren olerkiak" orrialde nagusia


susa-literatura.com