DOZEN ERDI BAT BERSO

 

        Idazkera, izkera ta eraikera, Iztuetanak.

 

        1

Dozen-erdi bat berso

bear ditut jarri

erregalatutzeko

dama-galai biri:

guztizko naitasuna

diote alkarri,

non ta nongoak diran

esango det sarri.

 

        2

Andoain-en dago bat,

Tolosan bestea,

gustatuzen zaie maiz

elkar ikustea:

dama ederra da ta

galaia gaztea

ez ta gaizki izango

onen emaztea.

 

        3

Gazte maitati oek

txit ditut urriki

batak bestea bistan

nai dute iduki:

aspertu bagetanik

gau ta egun beti,

Andoain-dik Tolosa

ez dago urruti.

 

        4

Galai au nor dan iñork

nai baluke jakin,

apellidua Imaz

izena du Joakin:

artutako sallari

gogoz zaio ekin,

gusto obeko lanik

ez dezake egin.

 

        5

Maria Mikaela

de Elorriaga,

dama maitati eder

zurigorria da:

Imaz-ek beretzako

nai luke al bada,

ezta non-nai billatzen

alako alaba.

 

        6

Tolosa-ra joaten

billatzeko bera,

Etxarri-ren bitartez

izaten du era:

iñoiz ikusi ditut

gustora daudela,

Joakintxo Imaz eta

Mikela ederra.

 

 

© Juan Ignazio Iztueta

 

 

"Iztueta'ren olerkiak" orrialde nagusia


susa-literatura.com