AMODIOA ZER DAN
Idazkera, izkera ta eraikera, Iztuetarenak. |
1 Amodioa zer dan azaltzeko ongi, kanta berri eder bat jarzera noa ni: munduak jakitea guztiz da konbeni nola bizitu diran txatxantxo gozo bi. 2 Badakigu dala txit gozo ta eztia enamoratutako gazteen bizia: duda bage da oen atsegin guztia, eraz eta sarriro alkar ikustia. 3 Biotz bi unituak maitaro alkarri, laztandurik betiko oi dirade jarri: atsegin andietan guztiz arrigarri, itz goixoak esanaz batak besteari. 4 Aditutzean batak, bestearen itza, bien biotzak pozez pill pill pill dabiltza: eztitan oi dabillen euliaren gisa, zeñek gozatutzen du onelako ditxa? 5 Zoriontasun andi gozo onen jabe, Gipuzkoa onetan bi gazte ba daude, elizaz unituak gustora alere, iñork prenda artzeko beldurrikan bage. 6 Goqoratu zait neri garbi esatea, amanteak nor diran bata ta bestea: zarauztar Don Juan Jose Alzuru gaztea, ta Doña Mariana bere emaztea. 7 Txatxantxo maitati au dalako alaia, beti beti izanda guztiz askok naia: batetik ederra da bestetik ernaia, ezta erraz billatzen onelako gaia! 8 Aitortu bear bada, garbiro egia, dama polita da ta guztiz egokia: goiz aski bota zion Alzuruk begia, artu ere bai ongi goruntzen neurria. 9 Amasei urterekin txit gain gañekoa, Doña Mariana zan guri sasoikoa: begia txir txir, eta alegre gogoa, nork maitatuko ez du ziñez alakoa? 10 Milla zortzi-eun ogei ta bederatzian, txatxantxo goixo oek laztandu zirean pena asko pasarik bai zazpi urtean ezkondurik daude gaur pozkida betean. 11 Amante oek nola izan diran bizi ikusi bage ezin lezake sinitsi Alkarganatu naita iñok ez nai utzi egun gozo au nekez bait dute iritsi. 12 Naitasun geiegia izanik alkarri ikusi dute zenbait estura ta larri baita igaro ere pena arrigarri ezkondurik gustora diran arte jarri. 13 Ezkontzeko denpora danean iritsi ez dute bada izan atsekabe gutxi Azpeitian egon ta apartean bizi nai arren ezin alkar gustora ikusi. 14 Berronkalkoan bata Ibiron bestea poz andia zuten txit alkar ikustea eguna alegre ta gaua txit tristea gogoratu zitzaien argiak piztea. 15 Gauaz eta egunaz alkarri begira loaz oroitu bage ernai egon dira au izan da txatxantxo goixo oen ira [jira?] plazan ibilli arren zezenen korrira. 16 Abuztuko illaren bigarren eguna amante oentzako etzan txit illuna orduan izan dute guztizko fortuna Jaungoikoak diela beti osasuna. |
© Juan Ignazio Iztueta