AMODIO BEROAK [1]
Zortzikoan
Idazkera, Izkera ta eraikera, Iztuetarenak. Dantza eresien liburuko bertsoetan, askotan irtetzen da «txatxantxo» itza. Aita Santiago Onaindiak, au ta urrengo olerkia, euskerak daukan maite-miñezko eun olerki onenetan, sartzen ditu. |
1 Amodio beroak guztiz arrigarri, nere biotza dauka estu eta larri: adirazo naiean argi eta garbi, nere sentimentuak dama eder bati. 2 Biotz biotz nereko txantxantxo argia, esango dizut nere barrungo barria: gaztetan izandu naiz arras jostatia, bañan naitasunaren guztiz beldurtia. 3 Amodiozko su gar portitzen igesi, oraindaño, maitea, izandu naiz bizi: bañan zure itxurak zain odol ta guzi, arras beti betiko biotza dit josi. 4 Nere maite maitea, ustez ustekabe, betiko egin zaizkit biotzaren jabe: iltze gogorraz ondo loturik alere nere korde guztiak geroztikan daude. 5 (Ikusi) albazentza jarririk begira nere biotz gaixoan dagoen erida: batean bazterrera bestean erdira, gorputz guztian dabil jira eta bira. 6 Egunaz ere bai, ta gauaz asko aldiz, nere odolak pill pill irakiten dabiltz: ixuriko nituzke ala bear balitz, maite zaituralako biotzetik anitz. 7 Aingeru gazte eder goixo eta piña, zu maitatutzeko da beti nere griña: sendatu albazentza nik daukadan miña, nere biotz gaixoak a zer atsegiña! 8 Maite maitagarria zugana begira, nere biotz biguña urtutzen ari da: egun oetan guztiz estu ta larri da, azal uts biurturik neketan jarri da. 9 Biotz biotz nereko maitati maitea, nere pena andiaz urriki zaitea: zure eskuan dago nere izatea, indazu osasuna ta atsegin betea. 10 Nere maite polita iñolaz albada, ez nazazula arren penaturik laga: zu maitatzeagatik ala bear bada, bizia utziko det orain bereala. 11 Galdu arren bizia sekula betiko, amodioa ezdit iñork erekiko: zu maitatu bage nik ez nuke etsiko, biotzaren mamitik etzaitut utziko. 12 Ezur ta mami oso zain odol ta guzi, maite zaitut maitea ez alere gutxi: naitasun bero oni ez aterik itxi, zure albo gozoan nai nuke nik bizi. |
[1] Amodioak lotua daukan galai gazte lirain batek, biotzaren erdi erdiko mamitik txit asko nai dion dama eder bati biraltzen diozkan itzneurtuak.
© Juan Ignazio Iztueta