ATSEGIÑETAN ARKITZEN NAIZ
Idazkera, izkera ta tankera, Iztuetarenak. Bertso ausiaren beste eredu bat. |
1 Atsegiñetan arkitzen naiz ni arkitzen naiz ni ezkontzen diralako maite gozo bi gustora artako jaio ziran mundura Gipuzkoa guztia txit poztu da. 2 Alaiak dira ezkongai biak ezkongai biak diralako euskaldun garbi garbiak zañeti ekusten dan gauza beti beti fruta pin gozoa txertu oneti. 3 Jatorri ona irozo dedin irozo dedin ezkontza naigarri au gogoz da egin segurki doai au etorri zaie zeruti ala bearrez bide zuzeneti. 4 Don Pedro Jose bai Iturriza bai Iturriza Azpeitian egin du gustoko eiza emeki tirabidean jarririk zuzenki gauza ona zer dan berak badaki. 5 Galai prestu au pare bake da pare bage da artzen du emaztezat Doña Ageda maitaro gau gozo anitz ditzeke igaro aren enbidian zenbait badago. 6 Emazte eder ta aberatsa ta aberatsa gizona, badagoke onekin lasa munduan gerra gaizto au bukatu ondoan pozkidatuaz beraren alboan. 7 Seme galantak eta txit anitz eta txit anitz eragiteko eran jarriko balitz; nai nuke aitaren antza izango balute Gipuzkoak guztiz mesede luke. 8 Ekusiko da bizi bagera bizi bagera seme askoren ama Doña Ageda errian Iturrizaz beterik ur garbian etxeandre enitzen enbidian. 9 Lanari gogoz lenbaitlen ekin lenbait-len ekin asi bage ez baidu izango berdin batere, elizak artako jarriak daude ez arren gelditu semerik bage. 10 Gau ta egun oso guztiak oso guztiak Iturrizak daduzka gozo eztiak benetan lenago ibilli baita neketan baita ere asko aldiz kezketan. 11 Orain batere beldurrik bage beldurrik bage egin dalako andre onaren jabe erazki gusto onekoa artu du lazki ditxa on asko berarekin daukazki. 12 Agur Don Pedro Brigadaria Brigadaria guztiz toki onean dago larria betiko dadukan onorea, nerekiko, ez dio inork ere eregiko. |
© Juan Ignazio Iztueta