POEMA MUSICAL
Idazkera, izkuntza ta egikera, Iztuetarenak. Bertsoak, dantza eresiai eratzeko, Pedro Albeniz eta Manuel Larrarte'kin ibilli zanekoak? |
1 Ut, re, mi, fa, sol, la, si oju, ta garraixi, musika kizkar piña ikasten naiz asi: zarrabet, txirol, bolin txun, txun eta guzi zarzaroko baneza zerbait irabazi. 2 Brun, brun, kikiri, tirtrat gozoak eta miñ, musikaren puntuak bear dira jakin: batzuek donarioz, besteak txit ariñ, prist, prust, brin, brun, ta fite oi dirade egin. 3 Seminima, kortxea, fusa, ta kalderon au ikustean geldi bearko det egon: turruntun, txiruliru, tarrapatan, pinpon guztia jakitea gizonak txit du on. 4 Ikasi al baneza nago ni premian maisu onak daduzkat Aitxeri-Errian: musika(ko) itzkuntza zar eta berrian trebe arkitzen dira nere idurian. |
© Juan Ignazio Iztueta