AU DA FARRAGARRIA
Idazkera, izkuntza eta bertso auetan agiri dan izakera, Iztuetarenak. Aurreneko aapaldiak ezkerreko ertza ondatuta dauka, ta erabat osatzerik ez dago, zoritxarrez. Laugarren estrofan lenengo bertsoa erren dago, ta «ta» bat jarri zaio. Seigarrenak «tildea» bat dauka, ta zer izan leiken ez dakigu. |
1 Au da farragarria (ene!) válgame Diosl (agur)e zar zar bati (bertso) berriok... (Orain) norbaiti ere ekin bear diot, (non)dik ote ditudan (esp)antu andiok. (Itz)a eman diot (m)illa amorioz nagola serios; ixilduko ditudala erronka-andiok 2 Bertsolaria zein dan ezta deklaratzen; sasitik asi zaizkit arri tiratzen; ukitu ez banindu ixillik negoen; ezdakit neregandik zer nai ote duen; ez naiz ni arren men, ez orain ta ez len, zenbat uste duen, frututik ezagun da arbola zer den. 3 Uztegiko Argiña bertsolari piña, ba daukak fantasia konbeni adiña; ogei ta launa urtez igual bagiña, iri koplak ematen zer tripako miña! eniok aitziña; nai dukan adiña egik alegiña; parti darekin mintza- tzen aiz, argiña 4 Uztegi-ko argiña, mortero-gillea, errodek paratu dek jardun-bidea; zarrak ateratzeko auxen dek tildea! Jaunak eman grazia ez al duk irea; argintxo noblea, naiuke nonbrea nik baño obea; graduren bat falta duk ik (or) ordea. 5 Anuiz-tar balleko koplari berria: (goi)goieneko mallan ago jarria, lurreratu naiean agure elbarria; nere urte joanaz nai badek balia; para juzkaria, naiz predikaria; errain dik egia, zeñengan gelditzen dan jakinduria. |
[1] Ikastola, Paulo Uribarri'ren ametsa zan.
© Juan Ignazio Iztueta