AI, AU KONSUELOA
Idazkera, izkuntza ta erak, Iztuetarenak. |
1 Ai, au konsueloa dadukat nerekin arkitzen naizalako lagun prestuakin; maitatzen ditudana badakite berdin, onara etorria ez det batere miñ. 2 Magdalena izanik ain santa aundia, toki onean zuen autatu aulkia; beraren zorionaz gaitean balia, ondratzen degularik gaur Errenteria. 3 Egia esan gabe ez nezake utzi; gende prestua da txit Renterian bizi; alkatea koplatu nai det lendabizi goi-gora altzatzea berak du merezi. 4 Gipuzkoa oi dabill beti onen billa ezaguturik dala txit gizon abilla; beraren serbitzari on izan dedilla, aspaldi igaro zan berri au Madrilla. 5 Badakigu txit gizon maitatia dala; igaz Diputadu zan aurten ere ala; jakintsuna da eta txit kolko-zabala, Jaunak urte askoan konserba dezala. 6 Egokia dalako auturik daukate Errenterian bera Juez ta Alkate; gañera Terzio-en dago komandante; luzaro bizitzea ez du iñork kalte. 7 Egiteko guziai aldebat utzita gustora bear degu gaur entzun musika: dama eder batekin dantzan asi eta ikusi nai nuke nik emen Sasi (eta) [¿Arrieta?] |
© Juan Ignazio Iztueta