ASTE SANTUA DATOR
Paper aundi batean dago. Estrofa edo aapaldi laukoetan sartuta. Frantzisko Inazio Albisu Irivek aldatu zituan. Berdiñ amaitzeagatik, seguru asko, bost errenkako aapaldietan daude jarrita. Guk amarrekoetan jarri ditugu. 1817'ko lapur baten auzian arkitzen ditugu, folio batzueri josita. Neurketa kontuan ez dira ainbestekoak. «Nere kristau maitiak» baiño traketsagoak dira. Ona emen Lorentzo Sukiak egin ditun konponketak. Lenengo estrofaren bigarren errenkan, «nere kristauak sarri» ordez, «O! kristauak sarri» izan diteke. Bigarrengoak, bigarren errenkan «gizonaren bide», dio, «gizonan bizie» ordez. Zazpigarren errenkan berriz, «erraz galtzenbaiegu», dio. «Errez galtzen badegu» izan bear luke. Zortzigarren errenkan, «nekez» ordez, «zaill». Irugarren aapaldiaren laugarren errenkan, «beti» ordez, «bai». Laugarren estrofan, zortzigarren errenkan, «Jaungoikoaren» ordez, «Jainkoaren». Bederatzigarren aapaldian, zortzigarren errenkan, «ederra» ordez, «eder». Eta amargarren errenkan, «usaia» ordez, «usai». Amargarren aapaldian, bigarren errenkan, «ederra» ordez, «eder». Laugarrenean, «illaren» ordez, «illa», amaikagarren estrofaren laugarren errenkan bezelaxe. Amalaugarren estrofan, laugarren errenkan, «nekatu» ordez, «neka». Amaseigarrenean, laugarren errenkan, «pekaturik» ordez, «pekatu». Eta amargarren errenkan, «eztabaida» ordez, «ez baita». Emezortzigarren estrofan, laugarren errenkan, «onelako», «olako» ordez. Aapaldi onan bertan, seigarren errenkan, «ain gutxi» ordez, «da ez... dotorea». Azkenik, «Kapagin txikia da / kantore autorea» ordez «Kapakin txikia / da kantore autorea». Oartu gaitezen, laugarren estrofak, nolako antza daukan «Nere kristau maiteak»ekin. Ta bostgarrenak, zazpigarrenak eta amabostgarrenak, ogei ta irugarrenarekin. Euren gogaetak ere berdintsuak dira. |
1 Aste santua dator, nere kristaubak, sarri; luzifer traidorea biziro da larri; nork bere pekatuak gogora ekarri, batere utzibage konfesatu garbi, Zerurako bidean naibadegu jarri. 2 Denbora gutxiko da gizonaren bizie; anima garbizeko egin diligentzie; iruripen utsa da mundu au guzie, erraz galtzen baitegu nekez irabazie; asarre egingo du Jaunak Justizie. 3 Aberatsa bezela igual pobrea, aditzeko pronto da beti konfesorea; baldin badauka ere lenago gordea, konfesatu ezkero barkatzen da ordea, berekin badarama damu ta dolorea. 4 Dirurik eman bage ausen baita ditxa! kosta zitzaion bada Jesusi bizitza; zerura nai duanak gustoak uzi bitza; sinisten ezpadegu Jaungoikoaren itza, maite edukiko du portergak giltza. 5 Jaunaren arpegia naiduanak ikusi gusto lizun guziak bearditu utzi; mundu triste onezaz obe degu etsi, illbear degu bada bigar edo etzi; ori dakigularik gera emen bizi. 6 Gusto guziak emen dituan korputza, geldituko da bada aizkenean lur utsa; pekatu egitea bear degu lotsa; gure ondoren dabil beti eriotza; deskidatzen bagera luziferren poza. 7 Naigaberik ez eman gure Jesus Jaunari; gorputz ustel au degu arratoian danari; il-da norako geran oroitzen danari, biotz falso eta kontzientzia larri Batere durabage bearko zaio jarri. 8 Anima arlotea, korputza jantzia: illtzen geran orduan ai zer ganantzia! zatar puska batekin estalirik guzia: ura ere ojala ezpalitz ausia! zuloan geldituko da gauza itsusia. 9 Kostunbre gaiztoari obe da uztea kondenatu ez dedin anima tristea; eskusatu bear da modara jaztea; korputza izanarren eder ta gaztea, ill orduko dario usai ta pestea. 10 Lenago izanarren eder ta galanta, izugarria baita korputz illaren planta, naiz dela majoa ta igualmente maja, asizen dan orduan apezaren kanta, zulora bear ori guzik lan onbata. 11 Kanpeatuakatik lenago kalean eztu iñork egonai illaren aldean; larri izaten dira zulora artean; utziko baliote an ere pakean! mudantza ona baita istante batean. 12 Oroitu utsarekin arri litake kasi; penitentzi egiten beardegu asi; zulo zikin batean arratoiakin nasi, ura ere txikia ezin dezake azi; orra zer estadutan beardegun bizi. 13 Gorpuza zulora ta anima gaisoa urrukarria da ezpada nork jasoa; disimuloarekin botarik lazoa, aren ondoren dabil luzifer falsoa; kuidaduz obe degu ipini pausoa. 14 Egin bearrak gera munduko aldia; esamina egiten nekatu memoria; gozatu nai duanak zeruko gloria, anima gaisoari egin guardia; gaiztoarentzat dago egualdi gorria. 15 Infernua guziz da paraje illuna; ez egin luziferrek agintzen diguna; allegatuko zaizu juizioko eguna, Jauna ofenditua damuko deguna; oraindik bizi gera ausen da fortuna! 16 Gure Jesus maitea esanaz oidago ez dezagula egin pekaturik geiago; guregatikan zuan eriotza igaro, galanki azotaturik illbaño lenago; asarre egotea ezta bada milagro. 17 Idukiagatikan pekatu larria aisa para diteke anima garbia; baldin konfesatzeko ezpada nagia; bitarteko ona da birgina maria; Jaunak izan dezala miserikordia. 18 Jakinduria nailuke buruan gordea ongi ateratzeko onelako obrea; ez naiz filosofoa, ain gutxi dotorea; estudio bageko gizon bat pobrea; Kapagin txikia da kantore autorea. |
© Juan Ignazio Iztueta