ATSEGIÑAK

 

        Dudik gabe, Iztuetak idatziak daude. Era ta esabideak Iztuetarenak izan ditezke. Beste baten lanaren eraketa bat dirudi. Agian, erderazko XVIII mendeko kanta batena, «Gozos» esaten zaiona. Iztuetak eta bere sendiak, Karmen'go lekaidetxe onekin zer-ikusi aundia zeukatelako, bertso auek jartzen ditugu. Karmeldar batek idatzi zion Iztuetari Donosti'ra 1827'an. Bere azkenaian, Iztuetaren amak meza batzuk utzi zizkion lekaidetxe oni. Iya gure egunak arte, Karmen'go Ama Birjiñaren eguna sinismen eta debozio aundiarekin ospatzen zan konbentu ontan, jendetza asko joaten zala. Konbentu ontan ikasi zuan Frantzisko Inazio Lardizabal'ek. «Testamentu zar eta berriko kondaira» idatzi zuena, eta gure errietan ainbeste irakurtzen zana. Bartolome de Santa Teresa praillea ere, ementxe bizitu zan. Iztuetaren dantza liburuaren oso aldekoa ez zan.

 

            1

Gure pozgarri beti zerana

eta bitarteko indartsua:

bear-orduan iguzu eskua

Karmentar Jaungoikoaren Ama

 

            2

Odeitxoan ain eder garbia

iduritu zitzaioneti

dontzilla amatzat eban onetsi

Elias onak miraria;

zure eliztxoa begiragarria

modeltzat lenen jaio zebana

bear-orduan, etc.

 

            3

Zu maitatutzeko aiñ lenenak

Elias-en semeak ziraden

legez ta bidez zor zitzaien

izatea Jainkoaren amarenak;

zuengaitikan gogo berarenak

gaiñ-izen eder au du emana.

Bear-orduan... etc.

 

            4

Argaitikan zuk onore anitz

Karmentarrai zenien egin

bizi ziñalaz laguntzarekin

zure landareaz milla aldiz;

azalduaz asko itz on agitz

ugariturik zure gogoana.

Bear-orduan... etc.

 

            5

Karmengo lorearen jatorri

Elias-en ondorengoak

ta lagunkide elizakoak

Apostoluak ziran mandatari:

berri ona mundu guztiari

egiazkiro berak emana.

Bear-orduan... etc.

 

            6

Done Simon buruzariari

eman izan zenion zutuna

doaigarritzat jarri ziguna

bere semean ezagungarri;

igesteko infernuko

da gordetzalle guztiz on dana.

Bear-orduan... etc.

 

            7

Ondo bizi ta illtzen dan ure

ezagungarri arekin beti

zedorren bidez garbilekuti

irtengo da prest an bada ere;

zure laguntza duela bere

egatuko da gloria-gana

Bear-orduan... etc.

 

            8

Zure kutun on maitagarria

ain da ezkutarma mena, ezik

ezta berunik ez altzaidurik

eman legikeonik larria;

eulezkoa da baiño, arrigarria

su ta izotzak garaitzen dituana

Bear-orduan... etc.

 

            9

Karmentarren loreak dirade

santu andien nabardadeak

Lengeriol, Done igarleak

dontzilla garbi ta konfesore;

aita santuakin, irakasle,

zure mendia zerutzen dute ala.

Bear-orduan... etc.

 

            10

Ondrazat eman zizun doneak

iraungo du Karmentarrekin beti

iritsi zuelako ernai da goiti

Elias beraren ipinleak:

Taborren Kristo erakusleak

glori argiro agertu ebana

Bear orduan... etc.

 

 

© Juan Ignazio Iztueta

 

 

"Iztueta'ren olerkiak" orrialde nagusia


susa-literatura.com